THE SEED (2021)

Itzuli

The Seed
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2021(e)ko Azaroak 4 / 20:00 7,50 € Sarreren salmenta
Euskaraz

Erresuma Batua. Zuzendaritza: Sam Walker. Ekoizpena: Chris Hardman, Matt Hookings, James Norrie / Camelot Films, Hardman Pictures. Ekoizpen elkartua: Lipsync Productions, AMP International. Gidoia: Sam Walker. Argazkia: Ben Brahem Ziryab. Musika: Lucrecia Dalt. Muntaketa: Barry Moen. Aktoreak: Chelsea Edge, Lucy Martin, Sophie Vavasseur. Iraupena: 81 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara

International Movie Data Basen diotenez, Mojave basamortuan, itxuraz nesken plan tipiko baten moduan hasten dena asteburu batez izugarri ondo pasatzeko asmoz, pixkanaka beldurrezko, heriotzazko eta estralurtarren inbasiozko ipuin bihurtuko da. Ezin genuen gutxiago espero gure Sam Walker maitearengandik; ezagutu eta ondo asko saritu genuen 2001eko Astean. Sam Duck Children film laburraren egilea da, non gizon armatu bat eskola-festa batean bat-batean sartu eta bertan direnen artean ez duen bakar bat ere tente uzten. The Seedeko aktoreen artean "Vikings" (2013-2020) telesailean eta Becoming Jane-n (2007) lan egin duten neskak topatuko ditugu, eta bideo-joko batzuetako kreaturei ahotsa jarri dietenak. Soinu-banda? Berlinen bizi den kolonbiar oso elektroniko batena.

Araña Araña