Lem Unibertsoa: Film laburrak

Itzuli

Przekładaniec
Tabakalera
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2021(e)ko Azaroak 2 / 19:00 / 83' 3,50 € Sarreren salmenta

Un viaje al cosmos (Wycieczka w kosmos, 1961). Krzysztof Dębowski. Polonia. 11 min

60ko hamarkadaren hasieran Stanisław Lemek animaziozko bi film laburren gidoiak idatzi zituen. Krzysztof Debowski zen filmen zuzendaria, eta Krzysztof Penderecki musikaren egilea. Un viaje al cosmos izan zen haietatik lehenengoa.

La trampa / Un planeta desierto (Pułapka / Bezludna planeta, 1962). Krzysztof Dębowski. Polonia. 9 min

Urtebete geroago, Lem, Dębowski eta Penderecki La trampan aritu ziren berriro elkarlanean; Un planeta desierto izenez ere ezagun den filma.

Milhojas (Przekładaniec, 1968). Andrzej Wajda. Polonia. 35 min

Lasterketa-autoen pilotu bat, hainbeste transplanteren ondoren, ezagutezin geratu da. Arazo horrek, gainera, oztopo legalak, ekonomikoak eta baita nortasunari dagozkionak ere eragiten dizkio. Stanislaw Lem idazlearen Ba al dago zu, Mr. Johns? ipuinaren moldaketa hau Andrzej Wajdaren zientzia-fikziozko film bakarra da, idazle poloniarrak bere obra baten bertsio zinematografikorik onentzat hartua.

La máquina de Trurl (Maszyna Trurla, 1975). Jerzy Zitzman. Polonia. 8 min

Lemen Roboten istorioak liburuko kontakizun homonimoan oinarritutako animaziozko film laburra. Trurl robot eraikitzaileak, bere ohiko kide Klaupaciusen laguntzarekin (biak Cyberiada serieko istorioen protagonistak) kalkulatzeko makina erraldoi bat sortzen du.

Los consejeros del rey Hidropsio (Doradcy króla Hydropsa, 2016). Polonia. 20 min

Animaziozko film laburra, Lemen kontakizun homonimoan oinarritua (hau ere bere Roboten istorioak liburukoa). Bertan kontatzen da nola enkargatzen dien Akwacjako errege Hidropsiok bere kontseilariei oinordeko bat fabrikatzeko.

HIZKUNTZA: poloniera / AZPITITULUAK: gaztelania

Araña Araña