Frantzia-Belgika. Zuzendaritza: Julia Ducournau. Ekoizpena: Jean des Forêts, Julie Gayet, Nadia Turincev, Jean-Yves Roubin, Cassandre Warnauts / Petit Film, Rouge International, Frakas Productions. Gidoia: Julia Ducournau. Argazkia: Ruben Impens. Musika: Jim Williams. Muntaketa: Jean-Christophe Bouzy. Aktoreak: Garance Marillier, Ella Rumpf, Rabah Naït Oufella, Joanna Preiss, Laurent Lucas. Iraupena: 98 min
HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Herschell Gordon Lewis, demiurgoa eta gore-aren aitzindaria, 2016 honetako irailaren 26an hil zen. 2.000, 200.000, 2.000.000 maniakok deitoratu, ondratu genuen, eta bere oroitzapena eta barrenak irentsi genituen. Horregatik Antzoki Zaharrean biltzen gara edozein holokausto basatiren azken lan bikaina ikusteko. Filmak Cannes betirako K.O. utzi zuen. Kritikaren Asteko garailea izan zen, eta Fipresci saria jaso zuen. Hogeita hamar urte inguru dituen Julia Ducornau hasiberriak adimen eta estetika ikaragarri batekin zuzendu du. Jim Williamsen –Ben Wheatley-ren konpositore gogokoena– soinu-banda darama. Eta bere protagonistak –beganoa baina eraldatzeko trantzean– Sadeko markesaren heroietako baten –Justine– izen bera du.