INAUGURAZIOA
Espainia-Frantzia. Zuzendaritza: Paul Urkijo Alijo. Ekoizpena: Álex de la Iglesia, Luis de Oza, Carolina Bang, Gorka Gómez, Kiko Martínez, Lara Izagirre, Miguel Ángel Jiménez, Ortzi Acosta, Paul Urkijo Alijo, Sergey Selyanov, Laurent Fumeron, Daniel Goroshko, Genny Goudard, Rodolphe Sanzé / Kinoskopik Film Produktion, Pokeepsie Films, Gariza Films, Nadie es Perfecto, The Project, Errementari Filma AIE. Ekoizpen exekutiboa: Luis de Oza, Carolina Bang, Gorka Gómez, Kiko Martínez, Miguel Ángel Jiménez, Ortzi Acosta, Paul Urkijo Alijo. Gidoia: Paul Urkijo Alijo, Asier Guerricaechebarría-ren kolaborazioarekin. Argazkia: Gorka Gómez Andreu. Musika: Pascal Gaigne. Muntaketa: Paul Urkijo Alijo. Aktoreak: Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy, Ramón Agirre, Josean Bengoetxea, José Ramón Argoitia, Gorka Aguinagalde. Iraupena: 95 min
HIZKUNTZA: euskara / AZPITITULUAK: gaztelania
Antzoki Zaharrera iristen ari den bitartean (Sitgesen, ostiralak 13, bere estreinaldiaren bezperan bukatu zuten muntatzen), eman begiratu bat lau minutuko making of maltzurrari, Interneten dago, eta gogoan izan Paul Urkijo Aste honen semea dela eta halakotzat bere ustetan kabroia Errementaria dela eta ez Deabrua. Álex de la Iglesiak babestuta eta Kandido Uranga edo Eneko Sagardoy bezalako antzezleek lagunduta, pelikula honek Astea inauguratzeko zain zaudeten bitartean, miatu bere Facebooka, ezagutu bere ekoizpen-lerro harrigarria, bere ikusmolde bisuala, Erdi Aroko bere estetika. Ikus ezazue ahal duzuen guztia errementeria madarikatuan sartu aurretik eta Aker Beltzaren erruki izan baino lehen. Ez ahaztu batera gidoia egin duen Asier Guerricaechebarríaz. Ezta musikari Pascal Gaignez ere. Ezta argazki zuzendari Gorka Gómez Andreuz ere.