AEB. Zuzendaritza: Aaron Moorhead, Justin Benson. Ekoizpena: David Lawson Jr., Aaron Moorhead, Justin Benson, Thomas R. Burke, Leal Naim / Snowfort Pictures, Love & Death Productions, Pfaff & Pfaff Productions. Gidoia: Justin Benson. Argazkia: Aaron Moorhead. Musika: Jimmy LaValle. Muntaketa: Michael Felker, Justin Benson, Aaron Moorhead. Aktoreak: Aaron Moorhead, Justin Benson, Callie Hernandez, Lew Temple, Tate Ellington. Iraupena: 111 min
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Sitgeseko eta Tribecako (New York) zinemaldietan ospatua, lau eskuz euren bi interprete nagusiek zuzendua, beste batzuekin batera soinu-banda eta muntaia ere beren kargu hartuta; Varietyk ohartarazi bezala AEBetako unibertsitate dotoreenetako edozeinetan (Harvard, Columbia…) matrikulatzeko eta kurtso bat egiteko beste jende batek erabiltzen duen aurrekontuarekin filmatua, Fortunaren herentzia galdu zuten bi anaia hauen istorioa, hanka egin zuten sektaren lurraldera itzulita, maltzurkeria, bizitasun, denborazko konplexutasun eta lilura handiagoa hartzen doa, bere metrajeak aurrera egin eta kameraren paleta kromatikoak goibeldu eta hautseztatu ahala. Itzaletan piztiak agertzen dira, zuhaitzak mehatxuka ari dira, motoak gripatuta…