BENNY LOVES YOU (2020)

Itzuli

BENNY LOVES YOU
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2020(e)ko Azaroak 5 / 17:00 7,50 € Sarreren salmenta

Erresuma Batua. Zuzendaritza: Karl Holt. Ekoizpena: Darkline Entertainment. Gidoia: Karl Holt. Argazkia: John Bowe. Muntaketa: Karl Hol. Aktoreak: Karl Holt, Claire Cartwright, George Collie, James Parsons, Lydia Hourihan, Greg Barnett, David Wayman. Iraupena: 94 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Ez da harritzekoa Chuckyren eta bere neska-lagunaren balentriak motz uzten dituen pelikula puska hau ‒Toy Story 5: Panpin utzitakoen mendekua titulua eraman zezakeena‒ idatzi, zuzendu, interpretatu, argitu eta editatu ondoren, Karl Holtek The Pandemic Anthologyn (2020) topera parte hartu izana: proposamen basatia, Porto Alegreko Fantaspoa Film Festival-eko maniakoek 13 zuzendariri zuzendua. Ez da harritzekoa, hain zine gozagarria egiteko eta hain hilketa eta/edo exekuzio bikainak burutzeko, Karlek behar izatea bere arreba Shirleyren eta bere anaia Stewarten laguntza produkzio gaietan; anaia zineko elektrizista zaildu bat da orain telesailetan, "Young Dracula"-n (2006-2014) esaterako. Ez da ez zaila Benny maitatzea, zin degizuet.

Araña Araña