Kanada. Zuzendaritza: Anthony Scott Burns. Ekoizpena: Steven Hoban, Mark Smith, Brent Kawchuk, Nicholas Bechard / Copperheart Entertainment, Angel Entertainment. Gidoia: Anthony Scott Burns, Daniel Weissenberger. Argazkia: Anthony Scott Burns. Musika: Anthony Scott Burns, Electric Youth and Pilotpriest. Muntaketa: Anthony Scott Burns. Aktoreak: Julia Sarah Stone, Landon Liboiron, Chantal Perron, Tedra Rogers. Iraupena: 105 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Denok maite dugu Father's Day atala, Anthony Scott Burnsek Holidaysen (2016) zuzendu zuena; beraz, mundu guztiak erreserbatu zuen sarrera birtuala Come True ikusteko, online izan den Montrealgo Zinemaldian. Oso ederra eta lazgarria bere diseinu bisualean; zerebrala, oso zerebrala ia beti, baina benetan emozionala beste hainbeste sekuentziatan zehar; espektrala eta elektrizagarria. Hala, gure ametsik txarrenak eta gure amesgaiztorik ederrenak eginak dauden materiari buruzko filma da, askotan hain itsusi ageri den materia horri buruzkoa. Sail ugaritan ‒kamera, produkzio diseinua, efektu bisualak eta soinua‒ lan egindako norbaitek zuzendua da, benetan "hustutako" espazioetan. Zuzendari laguntzailea, gidoilaria eta konpositorea izan da. Nabari da.