Asteak eta Corner4art galeriak (Sitges, Bartzelona) erakusketa bat aurkezten dute, Manuel Sanjulián (1941) ilustratzaile bartzelonarrari eskainia. Bertan, Sanjuliánen ehun bat lan ikusi ahal izango dira.
Erakusketaren barruan Sanjulián, el poder de la ilustración (2021) dokumentala estreinatuko da, David García Sariñenak zuzendua, eta erakusketaren iraunaldi osoan zehar ikusi ahal izango da.
Lehen etapa profesional baten ondoren, non gidoilari eta marrazkilari bezala bidea egiten saiatu zen, Sanjuliánek bere tokia aurkitu zuen atzerriko merkaturako ilustrazioan. Testuinguru profesional horrek jarduteko askatasuna ematen zion eta horrek ahalbidetu egiten zion olio-pinturaren teknikan zuen nagusitasuna eta bere detallismo adierazkorra aplikatzea. Eraginen nahasketa bat da bere artea, Hal Fosterretik Diego Velázquezera, besteren artean, Frank Frazetta eta Francisco de Goyatik igarota. Eta irudimenezko leherketa batean ernetzen da, non koloreen erabilera bereizgarriak eta, batez ere, irudiek koadroaren gainean duten antolamenduan eta konposizioan jarritako arretak egiten duten distira.
Tonio L. Alarcón
Okendo K. E.
Nafarra etorbidea 7
irailak 27 – azaroak 13
astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
urriak 31 eta azaroak 1: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00
Komisarioa: Jorge Madejón
Asisko Urmeneta Otsoa Errarteko, asisKo (Iruñea, 1965), bai bakarkako lanetan zein proiektu kolektiboetan gustura aritu izan da beti. Nortasun artistiko indartsu baten jabea, ibilbide luze eta oparoa izan du eta gaur ere sorkuntza proiektu berrietan buru-belarri murgildurik dabil.
Hizkuntza eta kultura zapalduenganako ardura bere lan guztietako konstante bat izan da. Eta oroz gainetik, bere obra guztia Euskal Hizkuntzaren ikuspegitik eraikia izan da. “Inbaditua den herri batean, bertako hizkuntza erabiltzea, eta ez kolonizatzailearena, erresistentzia-ekintza da”, azaldu zuen behin, Camus baten hitzak erabiliz eta ildo horretan, koherentzia osoz, mantendu izan du beti bere lana.
Koherentea bai, arduratsua bai, baina isekaria ere bai. Hauxe baita Asiskok mundua begiratzeko eta interpretatzeko orduan daukan beste ezaugarri inportante bat. Ai, adar jotzea kirol olinpikoa balitz...
Mikel Begoña
Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder
urriak 29 – azaroak 20
astelehenetik ostiralera: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
Zer gertatzen zaio munduari?, galdetzen dutela dirudi Simonidesen obrek. Beraien gaiak “irreala” dira, edo badirudi egunero islatzen diren eta astintzen gaituzten errealitate batzuen absurdoari begirada zehatza azpimarratzean oinarrituta daudela. Ezberdintasunaren espresionismoa. Simonidesek egunerokoaren alde absurdua antzematen du.
Simonidesek errebeldia erabiltzen du, alternatiborantz lerratzen dena heroi eta basagizonen mundu batean. Simonidesen margolanetan beti gertatzen da zerbait. Planteamendua, korapiloa eta amaiera, edo planteamendua, korapiloa eta ... ikuslearen begirada edo amaiera, zeren eta Simonidesek praktikatu eta bere kezkak konpontzera gonbidatu ere egiten baitu ikuslea bera.
Simonidesen olio-pinturak garbiketara, disimulurik gabe, irekitako bineta handiak bezalakoak dira, absurdoaren gertaerak tranpa eta amore ematerik gabe erakusteko prest daudenak. Simonidesen begirada sakonaren aurrean gaude. Partekatzera gonbidatzen zaituztegu.
José Cos
Kutxa Kultur Plaza
Tabakalera – 4. solairua
urriak 26 – abenduak 12
astelehenetik ostegunera: 09:00 – 21:00
ostiralak: 09:00 – 22:00
larunbatak: 10:00 – 22:00
igandeak eta jaiegunak: 10:00 – 21:00
Batman aspalditik ari da borrokan krimenaren aurka Gotham Cityko muga ilun eta bihurrietan. Ordea, zubi, kalezulo eta etxe orratzetatik harantz begiratzean konturatzen da justiziak ez dituela mugak ulertzen, eta alde guztietan dagoela gaiztakeria. Eta Bruce Wayne beste herrialde batzuetara joaten den bakoitzean, Batmanek laguntzen dio sortuko diren okerkeria guztiak saihesteko. Edonora doala ere, beti baita Zaldun Iluna!
Batman: El mundo nazioarteko gertakizun editorial bat da. Zaldun Ilunaren istorio argitaragabeak kontatzen ditu 14 herrialdetan zehar. Paco Rocasaritua da (Komiki Sari Nazionala 2008, Eisner Saria 2020 atzerriko obra onenari, beste sari askoren artean) Benidormen girotutako istorio honetaz arduratu den autorea.
Erakusketa honetan gertutik ikusi ahal izango da obra honen sortze-prozesua hogei bat orri originalen eta bozetoen bitartez.
FNAC
San Martin Zentro Komertziala
urriak 25 – azaroak 30
astelehenetik larunbatera: 10:00 – 21:30