Argitalpenak

Líbranos del mal
Antonio José Navarro
(Editorial Hermenaute)

portada lbranos del mal

Deabrutze eta exorzismoetako zinema, zeharo popularra den aldetik, entretenimendua da ezeren gainetik. Ez da, ordea, entretenimendu hutsal eta transzendentziarik gabeko bat, narratiba osatu bat baizik; ikonografia bat da, era askotan irudikatzen duena deabru pertsonalak eta kolektiboak neutralizatzeko dugun premia bizia.

Líbranos del mal. Un estudio cultural del cine de posesiones demoníacas y exorcismos saiakerak Gaizkiarekin dugun harremanaren inguruko dinamika mitologikoak, kulturalak, sozialak, ideologikoak, estetikoak, baita psikologikoak ere, aztertzen ditu, sarritan gutxietsitako beldurrezko zinemaren azpigenero honen bitartez aditzera emanak.

The Exorcist-etik Demoniceraino, tartean Il demonio, Matka Joanna od Aniolów, The Exorcism of Emily Rose, The Conjuring (The Warren Files) edo The Atticus Institute direla, saiakera honek pelikula horien eta beste askoren mekanismo dramatikoak eta bisualak argitzen ditu, eta esplikatu egiten digu zein neurritaraino uzten dituzten agerian gure beldurrak eta larritasunak.

2000maniacos

2000 maniacos para catlogo donosti

Konfina zaitez 2000maniacosfanzinearen zenbaki hidroponiko, amorratu eta berezi honekin. Esklusiba mundiala, Donostiako Beldurrezko Asterako argitaratua!

1989az geroztik beti immune asperdurara!

Monografiko biriko, pandemiko, kutsakor eta apokaliptikoa!

Pelikulak, liburuak, tebeoak, kromoak, gas-maskarak, munstroak, barreak eta berealdiko konfinamendua, bere onetik aterea!

Lagundu!! Heldu da Amaiera!!

Araña Araña