Fanzineen Gerra

fanzinesFanzineen Gerra legendarioaren seigarren edizioa. Bertan, hainbat argitalpenek zenbaki bereziak ateratzen dituzte Beldurrezko Asteari eskainiak eta lehian aritzen dira Antzoki Zaharreko publikoaren babesa lortzeko. Medialab Tabakalerako Autoedizio txokoarekin eta FNACekin elkarlanean.

Gaua usteltzen ari da 
Izuaren imajinario berriak ilustrazioaren eta komikiaren bidez

Artista: Andrea Ganuza Santafé

Marrazki edo koadro baten beldur izan zara inoiz? Gai al zara azaltzeko zer elementu diren asaldagarriak? Nola eraikitzen dira irudi maltzurrak eta zer harreman sortzen dugu horiekin? Lantegiak bi zati ditu: lehenengoak ikuspegi kritikotik hurbilketa teorikoa planteatzen du. Horrela, Junji Ito, Kanako Inuki eta Suehiro Maruo bezalako mangaka klasikoen edo erotismoa eta izugarrikeria nahasten dituzten ero guro bezalako mugimenduen lanetara hurbilduko gara. Bigarren zatiak garapen praktikoa izango du. Marrazketa eta idazketa bitarteko bezala erabiliz, eta fanzine formatoan, geure oroimena arakatuko dugu, dardarka jarri gintuzten irudi gaiztoak berreskuratzeko, mainstreametik eratorritako estereotipoak epaituko ditugu, eta forma, testura, itzal eta beldurrekin jolastuko gara, irudi arraro eta aztoratzaileak sortzeko.

Medialab Tabakalera (Autoedizio txokoa)
urriak 16 / 10:30 - 17:30




 


Araña Araña