Noviembre fantasma

nov_fant_master_logos1 copiaBueltan da Noviembre fantasma ekimena, online kanal bat fantasiazko generoarekin lotutako eduki estra esklusiboak dohainik ikusteko. Lau gara dagoeneko parte hartzen dugun zinemaldi estatalak: TerrorMolins (Molins de Rei), Fancine (Málaga), Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea eta bigarren urte honetan Isla Calavera – Festival de Cine Fantástico de Canarias (Tenerife) gehitu da.

Azaroaren izaera fantastikoa sendotzea da proposamen honen helburua, data hauetan beren edizio presentzialak aurrera eramaten dituzten zinemaldien artean indarrak batuta, eta fantasiaren eta beldurraren generoak pizten duen pasioa Espainia osoan elikatuta. Kanalak 2020an sartutako eduki gehienak mantentzen ditu eta proposamen berriak gehituko ditu. Solasaldiak eta bideo-saiakerak, top bat anime zinemari buruz, erreportaje bat zinemagile japoniarrekin, elkarrizketak, aurkezpen literarioak... Menu joria osagarrietan, maite dugun zinema hobeto dastatzeko.

faldn logos noviembre fantasma

Araña Araña