Exploitation, trash, Z seriea... Ugariak dira kutretzat hartutako zinemaz hitz egiteko erabiltzen diren terminoak. Historia, ordea, harribitxi kontrakultural eta probokatzaile txikiez josita dago, eta merezi dute gogora ekartzea. Eta haiekin batera, beren egileak, gizon zein emakumeak. Bai, emakumeak. Hala baita, lan zoragarri hauetako batzuk emakumeek sortuak izan ziren. Politikoki zuzena den horren mugei desafio egin zieten emakumeak, eta indarkeriaren, drogen, sexuaren eta era guztietako lohien azpimunduan barrena sartu zirenak.
Horregatik, mahai-inguru honetan, undergrounden emakume sortzaileen zeregina aldarrikatu nahi dugu, haien artean: Doris Wishman, Amy Holden Jones, Stephanie Rothman, Barbara Peeters eta Roberta Findlay. Sormenaren askatasunaz eta trasha bere forma, kolore eta usain orotan egiteko eskubideaz hitz egin nahi dugu. Azken batean, debate bat egin nahi dugu emakume haiek zinemari ekarri zioten ikuspegiaz eta oraingo emakume sortzaileak odolaren erregina-makila jasotzen ari diren moduaz... era horretan infernuetako humanoideen hordak zuzentzeko.
Parte-hartzaileak:
Miriam Ortega (zinema-irakaslea eta beldurrezko film laburren zuzendaria, hala nola Una mierda de slasher. Bere azken lana ¿Quieres que hoy te bese? film laburraren zuzendarikidea izan da)
Kim Maiteny (transmedia narratibari lotutako hezkuntza eta praktika artistikoak uztartzen dituzten proiektuen ikerlaria. Une honetan, zuzendari gisa bere lehen beldurrezko film laburraren aurreprodukzioan)
Elisa McCausland (feminismoan eta herri-kulturan aditua den kazetari eta ikertzailea. Wonder Woman: El feminismo como superpoder eta Supernovas: Una historia feminista de la ciencia ficción audiovisual-en egilea. )
Jeannette Díaz (ikus-entzunezko ekoizlea eta kultur proiektuen koordinatzailea. Kresala Zineklubaren taldeko kidea ere bada, baita Tvienes eta K-Kulturako artikulugilea ere)
Club Aretoa (Victoria Eugenia Antzokia)
azaroak 1 / 12:00