2020.12.23
Filmazpit-ek 2021. urteari bide ematen dio, askotariko eta kalitatezko filmak bere katalogoan gehituz. Dokumental batek, bi animaziozko filmek, bi drama sozialek eta beldurrezko film laburren bilduma batek osatzen dute eskaintza berria, kultur, gizarte eta hezkuntza erakundeetan proiektatzeko aukera luzatuz.
2020.11.24
Donostia Kulturaren antzoki eta kultur etxeetako espazio eszenikoak osasun arloko agintariek emandako jarraibideetara egokitzeko prestatu ditugu. Emanaldi guztiek babes eta higiene neurri zorrotzak beteko dituzte.
2020.11.06
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astean ospatu den Fanzineen Gerrako irabazlea izan da Brainstorming.
2020.11.06
Benny Loves You (Karl Holt; Erresuma Batua, 2020) film luze Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Astea Victoria Eugenia Antzokian amaituko da gau honetan Mandibules (2019) pelikularen proiekzioarekin.
2020.10.30
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Betiereko Juan Giménez erakusketa irekita egongo da urriak 30etik azaroak 30era FNAC-en.
2020.10.28
Aldi bertsuan egiten diren eta gai berak lantzen dituzten Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Fancine – Malagako Fantasiazko Zinemaldiak eta Terrormolins – Molins de Rei-ko Beldurrezko Zinemaldiak indarrak batu dituzte pandemiaren garai honetan, fantasiazko eta beldurrezko generoari lotutako edukiak sustatu, zabaldu eta sortzeko. Ildo horretan, Azaro mamua sortu dute, hau da, partekatutako hedapen-kanal berria. Bertan, jatorrizko edukiak eta hiru zinemaldien aurreko edizioetan saritu dituzten film labur batzuk argitaratuko dira.