Beldurrezko Asterako Gazteen Epaimahairako izen-emate epea zabalik dago

Semana de Terror de San Sebastián

2021.09.27

Dagoeneko hamasei urte dira Donostia Gazteriak parte hartzen duela Jaialdian Gazteen Epaimahaia eratuz. 60 gazte elkartuko ditugu film laburren irabazlea aukeratzeko eta 32. edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emateko. Interesatuek Gazteriako webgunearen bidez izena eman dezakete irailaren 27tik urriaren 14ra bitartean.

Gazteen Epaimahaian parte hartuko dutenak Antzoki Zaharrean elkartuko dira urriaren 29an, arratsaldeko lauretan, aurkeztuko diren film laburrak ikusi eta baloratzeko. Emanaldiaren ondoren, epaimahaikide bakoitzak bere botoa eman beharko du, eta, era horretan erabakiko da nork irabaziko duen Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria. Halaber, epaimahaiko bi pertsonek parte hartuko dute sari banaketa ekitaldian.

18-30 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta diren tokiak (60) baino eskari gehiago izanez gero, Donostian erroldatuta daudenek izango dute lehentasuna; eta beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Zozketaren ondoren, hautatuek urriaren 29ko emanaldira etorriko direla baieztatu beharko dute; bestela, itxaron zerrendara joko da epaimahaia osatzeko.

Bestalde, epaimahaiko kide guztiek 32. Beldurrezko eta Fantasiazko Asteko zenbait emanaldietara joateko aukera izango dute. Emanaldiak komunikatuko dira urriaren 29ko saioan.

Izena emateko Donostia Gazteriako webgunean (www.donostia.eus/gazteria) izena emateko fitxa bete.

Era berean, esteka horretan, zozketaren emaitzak ikusi ahal izango dira, eta hautatutako gazteek etorriko direla baieztatu ahal izango dute.

Araña Araña