2021eko Fanzineen Gerra

Fanzineen Gerra

2021.09.30

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteak, Medialab Tabakalerako autoedizioko txokoarekin eta FNACekin elkarlanean, berriro antolatu du Fanzineen Gerra, berriro ekin dio euskarri horien bidez generoarekiko grina bizia aditzera eman eta aldarrikatzeko.

Tinta eta paperezko gerra honetan Astea dela eta argitaratutako hainbat fanzine lehian arituko dira publikoaren babesa lortzeko datozen urriaren 29a eta azaroaren 5a bitartean.

Izena emateko epea urriaren 15era arte egongo da zabalik. Gehienez 5 taldek parte hartuko dute. Inoiz parte hartu ez dutenei emango zaie lehentasuna eta, jarraian, zorrotz jarraituko zaio inskripzio ordenari.

Oinarriak

Araña Araña