"Batman: El mundo – Paco Rocaren originalak" erakusketa irekita

Batman: El mundo

2021.10.27

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Batman: El mundo – Paco Rocaren originalak erakusketa irekita egongo da urriak 25etik azaroak 30era FNAC Donostian.

Batman aspalditik ari da borrokan krimenaren aurka Gotham Cityko muga ilun eta bihurrietan. Ordea, zubi, kalezulo eta etxe orratzetatik harantz begiratzean konturatzen da justiziak ez dituela mugak ulertzen, eta alde guztietan dagoela gaiztakeria. Eta Bruce Wayne beste herrialde batzuetara joaten den bakoitzean, Batmanek laguntzen dio sortuko diren okerkeria guztiak saihesteko. Edonora doala ere, beti baita Zaldun Iluna!

Batman: El mundo nazioarteko gertakizun editorial bat da. Zaldun Ilunaren istorio argitaragabeak kontatzen ditu 14 herrialdetan zehar. Paco Roca saritua da (Komiki Sari Nazionala 2008, Eisner Saria 2020 atzerriko obra onenari, beste sari askoren artean) Benidormen girotutako istorio honetaz arduratu den autorea.

Erakusketa honetan gertutik ikusi ahal izango da obra honen sortze-prozesua hogei bat orri originalen eta bozetoen bitartez.

Araña Araña