"Simonides"-ek bere margolanen bilduma bat aurkezten du Kutxa Kultur Plazan

Simonides

2021.10.26

Ernesto Murillok, Simonides izenez ere ezaguna denak, bere margolanen bilduma bat aurkezten du Kutxa Kultur Plazan. Erakusketa antolatu da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astearekin elkarlanean, eta zabalik egongo da Kutxa Kultur Plazan, abenduaren 12ra arte.

Ernesto Murillo (Murchante, Nafarroa, 1952) margolari eta komiki-marrazkilariak, Simonides ezizenez ere ezaguna denak, 2007 eta 2021 artean eginiko 32 margolan aurkezten dizkigu, non, trazu sinple eta irudi adierazkorren bidez gizarte errealitatea modu kritikoan deskribatzen duen. Itxura surrealista duten eta absurdutik hurbil dauden Simonidesen margolanek eguneroko errealitateei erreparatzen diete begirada kritiko batez, eta egunerokotasunaren zentzugabetasuna atzematen dute ezin hobeki.

Komikilari ezaguna, Simonidesen lan piktorikoak lotura estua du komikien alorrean egin duen lanarekin. Alde horretatik, haren lanean, narrazioa edozein helburu estetiko baino garrantzitsuagoa da beti. Esan genezake Simonidesen lan osoak hiru atal dituela (planteamendua, korapiloa eta amaiera), eta amaiera, jakina, beti dagoela ikuslearen begiradari zabalik.

Ernesto Murillok (Murchante, Navarra, 1952) Star aldizkarian eta El Huerto fanzinean argitaratu zituen bere lehen istorioak. Gero, kolaboratzaile izan zen hainbat aldizkaritan: besteak beste, Euskadi SiouxMakokiEl VíboraHarakiriHabeko MikTMEO (sortzaileetako bat izan zen) eta Ardi Beltza. Gainera, marrazkiak argitaratu ditu ere Egin eta Navarra Hoy egunkarietan eta Gara egunkariaren Zazpika gehigarrian.

Simonidesek hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du. Bestetik, erakusketa indibidual eta kolektibo ugaritan ere erakutsi du bere lana.

Informazio gehiago

Araña Araña