"Stanisław Lem" zikloa Beldurrezko Astean

El test del piloto Pirx

2021.10.29

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteak eta Madrilgo Kulturaren Institutu Poloniarrak, Polish Film Institute eta Tabakalerarekin lankidetzan, proiekzioen ziklo bat antolatu dute zientzia-fikziozko idazle Stanisław Lem poloniarrari eskainia, jaio zenetik ehun urte bete direnean, aurten.

Donostian, urriaren 31tik azaroaren 2ra, Tabakaleran proiektatuko diren filmak hauek dira: El hospital de la transfiguración (1978) eta El test del piloto Pirx (1978) film luzeak, eta bost film laburren saio bat. Jesús Palacios eta Begoña del Teso izango dira bertan saio horien aurkezpenak egiten.

2021eko udazken honetan, Madrilgo Institutu Poloniarrak Espainiako hainbat hiritako agenda kulturalean leku egonkor bat lortu duen CinePOLSKA Poloniako zinema-erakustaldiaren hamargarren edizioa inauguratu du. Aurten ekitaldi berezia izango da. Stanisław Lemen obrari soilik eskainia izango da: Stanisław Lem: XX. mendeko benetako jenioa.

CinePOLSKA erakustaldia, Poloniako Errepublikako Parlamentuko Behe Ganberak iragarritako Lem Urtearen barruan antolatua, aukera paregabe bat da Stanisław Lemen liburu, ipuin eta ideietan oinarrituta zinemagile poloniarrek egindako hainbat eta hainbat moldaketa filmiko aurkezteko. Haren obra, munduaren etorkizunari, teknologiari buruzko galdera transzendenteak formulatzeko, kosmosa ulertzeko balio izan zuena, eragile izan zen ere mundu osoan filmak egiteko, eta inspirazio-iturri izaten jarraitzen du oraingo belaunaldientzat. Apenas dakigun Cyberiada, Lemen saiakera futuristiko/filosofikoen multzoa, The Sims sortzeko inspirazioa izan zela —munduko joko arrakastatsuenetako bat—, eta The Matrix trilogiaz, Lana eta Lilly Wachowskirena.

Antolatzaileak zinemagintza poloniar garaikideari eskainitako erakustaldiaren ohiko formulatik aldendu dira, Solarisen autorearen obren moldaketen atzera begirako bat aurkezteko. Beharrezko atzera begirako bat, Stanisاaw Lemen lanak gero eta interes handiagoa pizten duela ikusita, aurreneko aldiz Espainian bere biografiaren argitaraldi iragarria berresten duena. Biografia Wojciech Orlińskik idatzia da, eta Impedimenta argitaletxearen eskutik itzuli da gaztelaniara.

Poloniako Arte Zinematografikoko Institutuarekin lankidetzan landutako Lem Unibertsoa programaren aberastasuna kontuan hartuta, Madrilgo Kultura Poloniarraren Institutuak prestigio handiko proiektu honetan parte hartzeko gonbita egin die hainbat erakundetako kideri. Horien artean daude Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Madrilgo Planetarioa, Madrilgo Mataderoko zinemateka eta ANIMAYO zinemaldia, baita Katalunia, Andaluzia (Kordoba, Granada eta Sevilla), Iruñea, Murtzia, Santander, Zaragoza, Valentzia eta Tenerifeko filmotekak ere.

Informazio gehiago

Araña Araña