Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astea: Palmaresa

Last Night in Soho

2021.11.05

Last Night in Soho (Edgar Wright; Erresuma Batua, 2021) film luze Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Astea Victoria Eugenia Antzokian amaituko da gau honetan Mona Lisa and the Blood Moon (2021) pelikularen proiekzioarekin.

Ikusleak

IKUSLEEN SARIA FILM LUZE ONENARI

Last Night in Soho (2021). Edgar Wright. Erresuma Batua

IKUSLEEN SARIA FILM LABUR ONENARI

They’re Here (2021). Sid Zanforlin. Kanada (Québec)

IKUSLEEN SARIA ANIMAZIOZKO FILM LABUR ONENARI

Los días que (nunca) fueron (2021). Kevin Iglesias, Pedro Rivero. Espainia

IKUSLEEN SARIA ESPAINIAKO FILM LABUR ONENARI

La luz (2021). Iago de Soto


Epaimahaia

EPAIMAHAIAREN SARIA FILM LABUR ONENARI

Dora (2020). Joanne Delachair. Frantzia

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako Epaimahaiak ‒Toni Costa, Maider Oleaga eta Sonia Pacios‒ erabaki du Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Dorari ematea.

Harrigarrizko zerbaiten eta ama baten eta bere alaba nerabearen arteko muga zeharkaezinaren arteko erlazio konplexua kontatzen duen modu originalagatik, baita sexualitatea irudimen handiz eta ausardiaz irudikatzeko zuzendariak egindako apustuagatik ere.

"ZILARREZKO MÉLIÈS" SARIA EUROPAR FILM LABUR ONENARENTZAT

Mum’s Sweater (2020). Mauriziana Gualdrini. Yi-chen Hsiao, James Mann, Ugo Offner, Anand K. Varma. Frantzia

Modu zehatz, argi eta hunkigarri batean aditzera ematen du galera batek eragindako oinazea, animazioaren estetika sotil eta, aldi berean, nabarmen batekin erabilita fantasiaren elementuak.

 

Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari

Night of the Living Dicks (2021). Ilja Rautsi. Finlandia-Danimarka

 

Syfy Saria Espainiako Film Labur Onenari

La luz (2021). Iago de Soto


Blogos de Oro Saria Film Luze Onenari

The Medium (2021). Banjong Pisanthanakun. Thailandia-Hego Korea

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Astean, Blogos de Oro kritikaren sariaren epaimahaiak, Manuel Aguilar, Jon Paul Arroyo, Marta Hernáez, Oihana García eta Mikel Peña kideek osatuak, saria Banjong Pisanthanakunen The Medium filmari ematea erabaki du.

Generoen konbinazio trebeagatik, sasi-dokumentala, found footagea eta fikzioa nahasten dituen moduagatik, eta egin duen apustu bisualagatik, esperientzia bizia eta inmertsiboa lortzen baitu, non maisutasunez uztartzen diren naturaz gaindikoa, folklorea eta kostunbrismoa.


Ikusleen Saria Fanzine Onenari (Babeslea: FNAC Donostia)

La valla

Araña Araña