2020.11.06
Benny Loves You (Karl Holt; Erresuma Batua, 2020) film luze Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Astea Victoria Eugenia Antzokian amaituko da gau honetan Mandibules (2019) pelikularen proiekzioarekin.
Ikusleak
IKUSLEEN SARIA FILM LUZE ONENARI
Benny Loves You (2020). Karl Holt. Erresuma Batua
IKUSLEEN SARIA FILM LABUR ONENARI
Downward Facing Dogs (2019). Karsten de Vreugd. Herbehereak
IKUSLEEN SARIA ANIMAZIOZKO FILM LABUR ONENARI
The Zillas Have a Picnic (2019) Christian Franz Schmidt. Alemania
IKUSLEEN SARIA ESPAINIAKO FILM LABUR ONENARI
Dar-dar (2020). Paul Urkijo Alijo
Epaimahaia
EPAIMAHAIAREN SARIA FILM LABUR ONENARI
Migrations (2020). Jerome Peters. Belgika
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaiak, Caye Casas, Desirée de Fez eta Valeria Vegas kide dituenak, aho batez erabaki du Film Labur Onenarentzako Epaimahaiaren Saria Migrationsi ematea, bere originaltasunagatik, genero desberdinak elkartzeko erakusten duen trebetasunagatik (zientzia fikzioa, komedia kostunbrista eta beldurra), bere umore sen bereziagatik eta mezu kritiko bat igortzeko duen erraztasunagatik. Aktore multzo bikainaren antzezpena nabarmendu nahi dugu bereziki.
Aipamena Nightingaleri (Jasper de Bruin; Herbehereak, 2020). Banpirismoaren gaiari heltzen dion modu originalagatik, bere edertasun arrotzagatik, oso irudi latzak erakutsi arren, eta beldurra eta melodrama elkartzeko erakusten duen trebetasunagatik.
"ZILARREZKO MÉLIÈS" SARIA EUROPAR FILM LABUR ONENARENTZAT
A Stranger from the Past (2020). Jan Verdijk. Herbehereak
Bost minutu laburretan istorio konplexu bat kontatzeko zuzendariak erakutsitako trebetasunagatik, eta inpaktuzko irudiaz baliatuta, eta bai giro beldurgarriaren bai munstroaren diseinu hain erakargarriagatik.
Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari
The Familiars (2020). Millicent Malcolm. Australia
Syfy Saria Espainiako Film Labur Onenari
Abracitos (2020). Tony Morales
“Genero honetako alderdi garrantzitsuenak biltzen dituela uste dugu, suspensea mantentzen du eta atzean fantasiazko istorio bat du gainera. Film labur honek benetan ikusitakoa baino istorio luzeagoa bat eratzen du ikuslearen irudimenean. Minuturo airean mantentzen zaituen giro ilun batean, istorio hau, beldurrari ihes egiteko izaren azpian ezkutatuta dauden bi ahizpena, SYFYren apustua da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako”.
Blogos de Oro Saria Film Luze Onenari
Come True (2020). Anthony Scott Burns. Kanada
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Asteko Blogos de Oro kritikaren epaimahaiak, Jon Paul Arroyo (BangBang Zinema), Mikel Peña (Ravenheart), Manuel Aguilar (CineDePatio), Jon Ruiz (ATxiflar) eta Marta Hernáezek (epaimahaikide gonbidatua) kide dituenak, saria Come True filmari ematea erabaki du, ametsen alde ilunera bidaia kezkagarri bat egiteko bere ezohiko proposamenagatik, bere amesgaiztozko giroagatik, eta bere apustu artistiko estetikoagatik.
Ikusleen Saria Fanzine Onenari (Babeslea: FNAC Donostia)
Brainstorming