Iraila(r)en 27-(e)an, 2021 [10:00 h.]
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteak eta Corner4art galeriak (Sitges, Bartzelona) erakusketa bat aurkezten dute, Manuel Sanjulián (1941) ilustratzaile bartzelonarrari eskainia. Erakusketa irailaren 27an inauguratuko da Okendo Kultur Etxean eta azaroaren 13ra arte egongo da zabalik. Bertan, Sanjuliánen ehun bat lan ikusi ahal izango dira.
Urriaren 29tik azaroaren 5era arte izango den Beldurrezko 32. Astean zehar Sanjulián bera izango dugu Donostian publikoarekin bere obraz hitz egiteko.
Erakusketaren barruan Sanjulián, el poder de la ilustración (2021) dokumentala estreinatuko da, David García Sariñenak zuzendua, eta erakusketaren iraunaldi osoan zehar ikusi ahal izango da.
Prentsa: Carlos J. Plaza (943 48 12 42)