Urria(r)en 01-(e)an, 2021 [10:00 h.]
Azken urteotan, euskarazko zinemagintzak arrakasta handia lortu du, baita oihartzuna ere nazioartean. Testuinguru horretan sortu zen 2019an Oihua!, Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ek bultzatutako ekimena. Bigarren deialdi honetan Maider Oleaga zinemagilea izango da mentorea.
Deialdiaren asmoa, berriro ere, euskarazko fantasiazko gidoien sorkuntza berria saritzea da, eta horretarako ikus-entzunezkoaren arloko profesionalen zeharkako aholkularitza ezarri da hautatutako proiektuarentzat. Horren azken emaitza film labur bat ekoiztea eta zuzentzea izango da, hori guztia Larrotxene Bideo-ren tutoretzapean. Film laburra 2022ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean estreinatuko da.
Prentsa: Carlos J. Plaza (943 48 12 42)