Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea: Stanisław Lem zikloa

Urria(r)en 29-(e)an, 2021 [13:00 h.]

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 32. Asteak eta Madrilgo Kulturaren Institutu Poloniarrak, Polish Film Institute eta Tabakalerarekin lankidetzan, proiekzioen ziklo bat antolatu dute zientzia-fikziozko idazle Stanisław Lem poloniarrari eskainia, jaio zenetik ehun urte bete direnean, aurten.

Donostian, urriaren 31tik azaroaren 2ra, Tabakaleran proiektatuko diren filmak hauek dira: El hospital de la transfiguración (1978) eta El test del piloto Pirx (1978) film luzeak, eta bost film laburren saio bat. Jesús Palacios eta Begoña del Teso izango dira bertan saio horien aurkezpenak egiten.

Prentsa: Carlos J. Plaza (943 48 12 42)

Araña Araña