Hizkuntza: Japoniera
Azpitituluak: Euskara, Ingelesa
Lafcadio Hearn (1850-1904) greko-irlandarrak idatzitako beldurrezko lau istorioren moldaketa zinematografikoa. Hearn 1890ean iritsi zen Japoniara ingeleseko irakasle gisa. Bertan, atxikimendu handia sentitu zuen kultura japoniarrarekiko eta bertako ezaugarri nazionalekiko. Izan ere, bertakotu eta Yakumo Koizumi izena hartu zuen. Masaki Kobayashiren koloretako lehen filma izan zen; folklore japoniarra eta naturaz gaindikoa ospatu zituen hark, egungo beldurrezko zinemak ohituta gauzkan irudi esplizitu eta odoltsurik gabe. Bere xumetasunak eta edertasunak halo beldurgarri batez inguratzen dute filma. Hala, kultuzko pelikula bihurtu zen, eta ondorengo J-Horror filmetarako inspirazio-iturri.