Hizkuntza: Frantsesa
Azpitituluak: Gaztelania
Alain eta Marie hiriaren kanpoaldean dagoen etxe bat bisitatzen ari dira. Higiezinen agenteak esan die sotoan badagoela zerbait bizitza betiko aldatuko diena. Han aurkitzen dutenarekin liluratuta, etxea erosi eta lekualdatu egin dira. Alainen nagusia eta haren neskalaguna afaltzera gonbidatzen dituztenean, ezkutuan duten sekretua kontatzeko tentazioa sortzen zaie. Baina Mariek, egunero sotoa bisitatzen duenak, erabaki du hobe dela sekretua isilpean gordetzea. Quentin Dupieuxek, aurten filmatu dituen bi filmekin –Fumer fait tousser (2022) da bestea–, gaur egungo fantasiazko zinemagile original, dibertigarri eta pertsonalenetako bat izaten jarraitzen duela erakusten du.