Hizkuntza: Frantsesa, Portugesa
Azpitituluak: Euskara, Ingelesa
Ohi duenez, Salomé txikia bere familiaren jaioterri Portugaleko mendialdeko herrira doa udaldiko oporrak igarotzera. Bertan, izeba eta lehengusuekin jai-giro alaiaz gozatzen du, baina amona hil da ustekabean, eta oso lotura estua zuen harekin. Bitartean, hiletaren aurretik borrokan ari dira bizirik geratzen direnen artean, baita herriko jendearekin ere, eta sorgin bat omen zen emakume baten izpiritua Saloméri hasi zaio jazartzen. Opera prima hau bizidunen eta hildakoen munduaren artean mugitzen da, errealismo magikoaren halako kutsu batek zeharkatuta.