Wolfkin

Kommunioun, 2022

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2022(e)ko Urriak 29 / 22:30 / 90' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Frantsesa, Luxenburgera

Azpitituluak: Gaztelania

  • Luxenburgo-Belgika.
  • Zuzendaritza: Jacques Molitor.
  • Ekoizpena: Gilles Chanial, Olivier Dubois / Les Films Fauves, Novak Prod.
  • Gidoia: Jacques Molitor, Régine Abadia.
  • Argazkia: Amandine Klee.
  • Musika: Daniel Offerman.
  • Muntaketa: Damien Keyeux.
  • Aktoreak: Louise Manteau, Victor Dieu, Marja-Leena Juncker, Jules Werner, Marco Lorenzini.

1937tik 30 film inguru egin dira Luxenburgon. Ez dago gaizki 630.000 biztanle eta 33 zinema-areto dituen Dukerri Handi baterako… Wolfkin, monarkia parlamentario horren 2.586 kilometro koadroetan erroldatutako hamar zinemagileetako batek zuzendua, Londresen, Lisboan eta Sitgesen aurkeztu da, jakina, beldurra (Zombiefilm, 2005) filmatzen duten lurralde baten banderapean. Donostian aurkezteko, bigarren titulu zoragarri eta adierazgarri bat erabiltzen du, gainera, Kommunioun, eta halako likantropia, kanibalismo, ama-maitasun, sexu apur eta gainbehera aristokratiko baten ukitu goibel eta bikainak erakusten ditu. Batere antzik izan gabe, Marco Dutra eta Juliana Rojasen As boas maneiras (2017) apartekoa gogorarazten du. Haien arteko aldeak eta ozeanoak gorabehera.

Araña Araña