Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Gaztelania
Exploitation film suitzar bat?! Bai. Hortik txokolatea, behitxoak, erlojuak… Ezkutuko dirutzak eta eskubaloiko jokalariekin ezkondutako erregeen alabak bertan babesten dira. Etxe bakoitzean fusil bat dago, denak erreserbistak direlako... Ez dirudi hain ezinezkoa denik, ezta? Gainera, Suitza Locarnoko Zinemaldiko herrialdea da. Eta anarkismoak zarata eta sumina izan zituen lekua (ikus ezazue Unruhe filma, 2022). Interesgarria… Heidiri ahuntz-gazta egiten duten beltzak gustatzen zaizkio. Heidik aitona begibakarra du, armatua, sindikalista. Heidik gazta manipulatuz mundua menderatu nahi duen diktadore gaiztoari egin beharko dio aurre. Heidi ninja moja batzuek entrenatzen dute. Heidik publikoaren saria irabazi zuen Bruselan. Heidik Absurda saioan parte hartu zuen Nantesen. Heidik, bai.