Hizkuntza: Koreera
Azpitituluak: Gaztelania, Ingelesa
Dosierrak dio “zeharo konfidentziala” dela, eta Hard-boiled-Action-Thriller gisa definitzen du. Wikipediaren arabera azpigenero bat litzateke, zeinak erakusten dituen modu “ikaragarriak, besteak beste, indarkeria, hilketak eta testuinguru erotiko desberdinak, sexu esplizitu bilakatzen direnak normalean”. Katalogoa irekiko dugu, ja-ki-na. Izan ere, hau dio: “Manilatik Busanera, 1.630 miliako zeharkaldia. Merkataritza-ontzi batek gaizkile gaizto eta zitalenak garraiatzen ditu. Infernu bat ur gainean. Ihesbiderik gabea”. Elkarrizketaren lerro bat irakurtzen dugu; obra oso baten estiloa islatzen duten horietakoa: “Jakin al daiteke zergatik zauden beti odolez blai?”. Dosierra ixten dugu. Izan ere, hori pantaila handian ikusi behar da, kriminalak itsasontziaren jabe egingo baitira…