Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Gaztelania
Ehiza-hegazkineko pilotua eraitsi dute. RAFeko ehiza-hegazkinekoa (horrek estiloa markatzen du: hau film britainiar bat da). Bunker batean babesten da. Afganistanen gaude. Han ezer ez da dirudiena, beti okerrago baizik. Bunkerra laborategi bat da (zen?). Sekretua, jakina. Errusiarrena (zinemak behar zituen gaiztoak dira berriro). Arma biologikoen laborategi bat. Gas laranja, mostaza gasa, napalm? Inola ere ez; jolasean hasiak dira (ziren) azido nukleikoarekin; honek jarraibide genetikoak jasotzen ditu, eta hain zuzen ere horiek erabili izan dira organismo bizidun guztien (estralurtarrenak barne!) garapenean eta funtzionamenduan. Dog Soldiers (2002), The Descent (2005) eta “Game of Thrones”-en (2011-2019) atal batzuetako gure laguna da zuzendaria. Muturreko ekintza. Gore mugarik gabea.