Hizkuntza: Italiera
Azpitituluak: Gaztelania
Duela hamar urte, Taylor doktoreak tribu kanibal baten eskuetan galdu zuen bere familia oihanean. Bere emaztea hil eta irentsi egin zuten, eta eraman egin zuten bere alaba nerabea. Orain Taylorrek haren bila bueltatzea erabaki du, baina berarekin topo egiten duenean bertako erregina bihurtu dela ohartzen da. Mondoen eta kanibalen garai batean, Jesús Francok, Franco Prosperi eta Jean Rollinekin elkarlanean, exploit hau zuzendu du, Cannibals, White Cannibal Queen, La Déesse cannibale eta baita Mondo cannibale 3 izenez ere ezaguna.