Le Visiteur du futur

2021

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2022(e)ko Azaroak 1 / 16:30 / 102' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Frantsesa

Azpitituluak: Gaztelania

  • Frantzia.
  • Zuzendaritza: François Descraques.
  • Ekoizpena: Robin Boespflug-Vonier, Stéphane Parthenay / Pyramide Productions.
  • Koprodukzioa: Frédéric Bouté, Geneviève Lemal / Allons voir, Scope Pictures.
  • Gidoia: François Descraques.
  • Argazkia: Matthieu Misiraca.
  • Musika: Jimmy Tillier.
  • Muntaketa: Quentin Eiden.
  • Aktoreak: Arnaud Ducret, Florent Dorin, Enya Baroux, Raphaël Descraques, Slimane-Baptiste Berhoun, Audrey Pirault, Mathieu Poggi.

2009an François Descraquesek web serie bat kaleratu zuen. Futurista, baina ez hainbeste. Gaia? Zentralak. Elektrikoak, nuklearrak, termikoak. Arrakasta izugarria izan zuen. Lau denboralditan 52 milioi bisita izan zituen. 2022 honetako irailaren 7an, Europa beldur delarik ez ote duen neguan bainuontzietako ura egurrez berotu behar izango, edo kilowatta adarbakar odolaren prezioan ordaindu beharko, serie hartatik sortutako film luzea estreinatu zen Frantzian. Françoisek Back to the Futurerekin (1985) jarraitzen du ametsetan. Parodikoa baina ernagarriki politikoa eta gertukoa den film honetako protagonista erabaki bat hartu beharrean izango da: aita (parlamentarioa eta energia ez oso berriztagarrien defendatzailea) hiltzea Gizadia salbatzeko. Erabateko familia drama atzealde erradioaktibo batekin.

Araña Araña