Hizkuntza: Gaztelania
Sumatzen duzue (Toronton edo Sitgesen ikusi ez baduzue behintzat) zer gerta daitekeen Way Down (2020), Frágiles (2005) edo Los sin nombre (1999) filmen egilea elkartzen denean Verónicaren (2017) gidoilariarekin, [REC]en (2007) argiztatzailearekin, Veneciafreniaren (2021) soinu-banda nahastu duenarekin, eta “Veneno” (2020) eta “Élite”ko (2018-) aktorearekin eta Magüi Mirarekin (idazlea, antzezlea, antzerkiko zuzendaria eta Arte Ederretan Urrezko Domina) batera hasten badira Lovecraften The Dreams in the Witch House ipuina irakurtzen Carolina Bang eta Álex de la Iglesia lagun dituztela, eta Madrilgo aldirietara moldatzen badute, non Ay, pena, penita pena kopla entzun bitartean norbaitek esaten digun “goaz dantza egitera” eta ikusten ditugun sugeak haren orkatilen inguruan kiribiltzen?