Hizkuntza: Japoniera
Azpitituluak: Euskara, Ingelesa
Egiaztatua, Higuchi eta Anno dira 2016ko Shin Godzilla arranditsu haren egileak. Trailerra IMDBn ikusteak bakarrik, bekainetaraino nostalgiko, you get the blues. Shin Ultraman guztiz azkarra eta alaia da. Zentzugabe eta distiratsu, grazia ergelaz erabili eta erreberentzia egiten dio Tokusatsuren (??) unibertsoari, berea ere denari; Wikipediak dio, “efektu berezien erabilera intentsiboa egiten duen akzio errealeko edozein film”. 60ko telesailaren berrikuspen zoragarri honi “pinpirina” ere deitu izan diote. Baina zein atsegina den megakitsch eta sesentero sentitzea (Ultramanen jantzi zaharra ere badugu…). Eta, nola ez ba, zerbaiti beldur izatekotan, lider lurtarrei gehiago kaiju ikusezinari eta nire etsai martetarrari baino.