American Carnage

2022

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2022(e)ko Azaroak 2 / 19:30 / 100' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Ingelesa

Azpitituluak: Gaztelania

  • AEB.
  • Zuzendaritza: Diego Hallivis.
  • Ekoizpena: Julio Hallivis, Andres Rosende / Xolo Productions.
  • Gidoia: The Hallivis Brothers.
  • Argazkia: Unax Mendia.
  • Musika: Nima Fakhrara.
  • Muntaketa: Álex Márquez.
  • Aktoreak: Jorge Lendeborg Jr., Jenna Ortega, Allen Maldonado, Bella Ortiz, Jorge Diaz, Yumarie Morales, Catherine McCafferty, Eric Dane, Brett Cullen.

Bai, Mexiko Cityko cuate batek zuzentzen du, Floridara lekualdatuak eta bertan zineman graduatuak. Eta hain nota onak atera zituen, non bere beste film batean, Curvaturen (2017), nor eta… Linda Hamilton zuzendu baitzuen. Bai, gidoia bere anaia Juliok egin zuen, produktore lanak egin ohi dituenak. Bai, film honen komenentziazko bandera, batzuek komedia deitzen diotenarena, zerrenda eta izarrena da, baina errepasatu ezazue bere fitxa teknikoa: Argazki zuzendaria, Unax Mendia: –No habrá paz para los malvados (2011), “Velvet” (2013-2016)–. Muntatzailea, Álex Márquez: The Putin Interviews (2017). Jantziak, Nerea Torrijos: Akelarre (2020), of course. Efektu bereziak, Gontzal Aurrekoetxea: Way Down (2021). A, zertaz doan? Mundua menperatzeko moduaz hanburgesak baliatuta, honela eginak… Kontuz, beldurgarria, barregarria, nazkagarria da.

Araña Araña