Hizkuntza: Malaysiera
Azpitituluak: Euskara, Ingelesa
Odol-lorea, Asclepias curassavica, existitzen da, baina ganadu hiltzaile deitzen badiote ere, ez da botere gehiegi eta ilunegia duen gizon baten negutegian bizi dena bezain arriskutsu eta odoltsua. Ezagutzen dugu guk. Guk, lagun-taldean (ertzetan, batez ere) boteredun bat daukagunok. Sendatzeko botereak. Eta deabruak kanporatzekoak. Haren amak ere bazituen, baina… Haren aitak bazekien. Izan ere, biak eramaten zituen saioetara… Malaysian gaude. Beraz, giroa hezea, beroa, izerditsua, itsaskorra, trinkoa da. Dain Saidek zuzentzen du, eta fantasiazko zinemaldi onenetan izan zen Interchange (2016) filmarekin. Thriller likitsa ere bada. Bresson, Antonioni eta Asiako hego-ekialdeko putzu beltzetan ezkutatuta dauden izakiak maite ditu Saidek.