Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Gaztelania
Justin eta Aaron. Benson eta Moorhead. Beren filma, jatorri eta kredo oso desberdinetako kritikariek bosten gainetik lau t'erdiko puntuazioekin ospatua, Los Angelesko etxe bateko patio ertzeratu baten erdian garatzen da. Gauzak gertatzen diren lekua. Normalak? Syncronicen (2019) egileek idatzi, filmatu, ekoiztu, musikatu eta interpretatutako film batean? Normalak, inoiz ez. Paranormalak, beti. Bizitzan nahikoa astindu jasandakoak diren bi auzokide antzezten dituzte haiek. Hala, etxean gertatzen den paranormal hori grabatuta zentabo batzuk ateratzea erabakitzen dute. Eta Benson eta Moorhead etengabe filmatzen eta atzera berriro ere filmatzen aritzen direnez (mugikorrekin, droneekin eta identifikatu gabeko gainerako objektuekin), hor dago dena. Formatu, euskarri, dimentsio zeharo haluzinagarrietan.