Hizkuntza: Euskara
Prentsa-dosierraren arabera, “hartz-kumeen armadak soldadugai gazteak adoktrinatzen dihardu, adarbakarren aurka duten guduan parte hartzeko, herriaren segurtasuna mehatxatzen ari baitira. Azulín eta Gordi anaiak, errekruta talde eskarmentugabe batekin batera, misio arriskutsu batera bidaliko dituzte Oihan Magikoa salbatzeko. Hartz txikiak prest egongo dira horretarako?”. Unicorn Warsen, Alberto Vázquez zinemagileak animaziozko fantasiaren bidez Gaizkiaren jatorriari buruzko hausnarketa bat egiten duen zinta bat sinatzen du. Adarbakarren odol hura ez zen alferrik isuri 2013an. Bertatik 1.453 plano, 50 pertsonaia baino gehiago eta 124.515 fotograma sortu dira. 250 sortzailek jaso zuten zaldiaren bizi-jarioa, kopetan adarra zuela. Sei urte behar izan zituzten destilatzeko. Alegia hau da emaitza.