Mad Heidi

2022

Itzuli

Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2022(e)ko Urriak 29 / 19:30 / 93' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Ingelesa

Azpitituluak: Euskara

  • Suitza.
  • Zuzendaritza: Johannes Hartmann.
  • Zuzendarikidetza: Sandro Klopfstein.
  • Ekoizpena: Valentin Greutert / A Film Company, Swissploitation Films.
  • Gidoia: Sandro Klopfstein, Johannes Hartmann, Trent Haaga, Gregory Widmer.
  • Argazkia: Eric Lehner.
  • Musika: Mario Batkovic.
  • Muntaketa: Claudio Cea, Isai Oswald, Jann Anderegg.
  • Aktoreak: Alice Lucy, Max Rüdlinger, Casper Van Dien, David Schofield, Kel Matsena, Pascal Ulli, Almar G. Sato, Katja Kolm.

Exploitation film suitzar bat?! Bai. Hortik txokolatea, behitxoak, erlojuak… Ezkutuko dirutzak eta eskubaloiko jokalariekin ezkondutako erregeen alabak bertan babesten dira. Etxe bakoitzean fusil bat dago, denak erreserbistak direlako... Ez dirudi hain ezinezkoa denik, ezta? Gainera, Suitza Locarnoko Zinemaldiko herrialdea da. Eta anarkismoak zarata eta sumina izan zituen lekua (ikus ezazue Unruhe filma, 2022). Interesgarria… Heidiri ahuntz-gazta egiten duten beltzak gustatzen zaizkio. Heidik aitona begibakarra du, armatua, sindikalista. Heidik gazta manipulatuz mundua menderatu nahi duen diktadore gaiztoari egin beharko dio aurre. Heidi ninja moja batzuek entrenatzen dute. Heidik publikoaren saria irabazi zuen Bruselan. Heidik Absurda saioan parte hartu zuen Nantesen. Heidik, bai.

Araña Araña