Hizkuntza: Frantsesa
Azpitituluak: Euskara
2009an François Descraquesek web serie bat kaleratu zuen. Futurista, baina ez hainbeste. Gaia? Zentralak. Elektrikoak, nuklearrak, termikoak. Arrakasta izugarria izan zuen. Lau denboralditan 52 milioi bisita izan zituen. 2022 honetako irailaren 7an, Europa beldur delarik ez ote duen neguan bainuontzietako ura egurrez berotu behar izango, edo kilowatta adarbakar odolaren prezioan ordaindu beharko, serie hartatik sortutako film luzea estreinatu zen Frantzian. Françoisek Back to the Futurerekin (1985) jarraitzen du ametsetan. Parodikoa baina ernagarriki politikoa eta gertukoa den film honetako protagonista erabaki bat hartu beharrean izango da: aita (parlamentarioa eta energia ez oso berriztagarrien defendatzailea) hiltzea Gizadia salbatzeko. Erabateko familia drama atzealde erradioaktibo batekin.