Raven’s Hollow + Wolfkin

2022

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2022(e)ko Urriak 29 / 22:30 / 188' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Jatorrizko hizkuntza

Azpitituluak: Gaztelania

Raven's Hollow (2022). Erresuma Batua. 98 min

  • Zuzendaritza: Christopher Hatton.
  • Ekoizpena: Caroline Stern, Todd Lundbohm, Andrejs Ekis / Canoe Film, 828 Productions, Cinevilla Studios, Creativity Media, Filmgate Films.
  • Gidoia: Christopher Hatton.
  • Argazkia: Michael Rizzi.
  • Musika: Robert Ellis-Geiger.
  • Muntaketa: Danny Rafic.
  • Aktoreak: William Moseley, Melanie Zanetti, Kate Dickie, David Hayman, Oberon K. A. Adjepong, Elizabet Ingram.

Bai, Edgard Allan Poe 1827an sartu zen Armadan. Lehenik Fort Independencen zerbitzatu zuen, Bostonen. Gero Virginiako Fort Monroera eraman zuten. Hilean 5 dolar kobratzen zituen. Sarjentu izatera iritsi zen. Eta ofizialorde. Gerora uko egin zion zerbitzatzeari. Baina aitak West Pointen sartzera behartu zuen. 44 falta eta 106 demeritu… izan zituen azkenerako. Hala, Sammyvilleren (1999) egile den Christopher Hattonen film honek, existitzen ez dela dirudien hiri fantasma baina benetako bati buruzkoak, ez du gezurrik esaten, Poe militarra izan zen. Eta ziur beste soldadu batzuk eraman zituela lur babesgabeak miatzera. Izaki hegodun eta ilunek beren biktimen gorputzak irentsi, haien gorpuzkiak gurutziltzatu egiten dituzten lurretara, eta inork ez daki, inork ez du ezer entzun edo ikusi. Bai, han, “erroiaren barrendegian”.

+

Wolfkin (Kommunioun, 2022). Luxenburgo-Belgika. 90 min

  • Zuzendaritza: Jacques Molitor.
  • Ekoizpena: Gilles Chanial, Olivier Dubois / Les Films Fauves, Novak Prod.
  • Gidoia: Jacques Molitor, Régine Abadia.
  • Argazkia: Amandine Klee.
  • Musika: Daniel Offerman.
  • Muntaketa: Damien Keyeux.
  • Aktoreak: Louise Manteau, Victor Dieu, Marja-Leena Juncker, Jules Werner, Marco Lorenzini.

1937tik 30 film inguru egin dira Luxenburgon. Ez dago gaizki 630.000 biztanle eta 33 zinema-areto dituen Dukerri Handi baterako… Wolfkin, monarkia parlamentario horren 2.586 kilometro koadroetan erroldatutako hamar zinemagileetako batek zuzendua, Londresen, Lisboan eta Sitgesen aurkeztu da, jakina, beldurra (Zombiefilm, 2005) filmatzen duten lurralde baten banderapean. Donostian aurkezteko, bigarren titulu zoragarri eta adierazgarri bat erabiltzen du, gainera, Kommunioun, eta halako likantropia, kanibalismo, ama-maitasun, sexu apur eta gainbehera aristokratiko baten ukitu goibel eta bikainak erakusten ditu. Batere antzik izan gabe, Marco Dutra eta Juliana Rojasen As boas maneiras (2017) apartekoa gogorarazten du. Haien arteko aldeak eta ozeanoak gorabehera.

Araña Araña