Fumer fait tousser

+ Alegrías riojanas

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2022(e)ko Urriak 30 / 22:30 / 108' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Frantsesa

Azpitituluak: Gaztelania

Alegrías riojanas (2022). Espainia. Velasco Broca. 28 min

Oftalmologo batek bere aitortza bat-batean etenda ikusten du, hartu duen apaizak urgentzia batengatik alde egiten duenean. Hala, absoluzioa geroratuta, bere kontsultara itzultzea erabakitzen du. Bidean, bere pentsamenduetan murgilduta, auto batek harrapatzen du zoritxarrez. Une horretatik aurrera, bere arima hilezkorra izaki groteskoez betetako Erdi Aroko itxurako purgatorio batera egotzia izango da.

+

Fumer fait tousser (2022). Frantzia. 80 min

  • Zuzendaritza: Quentin Dupieux.
  • Ekoizpena: Hugo Sélignac / Chi-Fou-Mi Productions, Gaumont.
  • Gidoia: Quentin Dupieux.
  • Argazkia: Quentin Dupieux.
  • Muntaketa: Quentin Dupieux.
  • Aktoreak: Gilles Lellouche, Anaïs Demoustier, Vincent Lacoste, Oulaya Amamra, Jean-Pascal Zadi, Benoît Poelvoorde, Adèle Exarchopoulos, Alain Chabat.

Dupieux maite dugu. Eta ez bakarrik Rubber (2010), Le Daim (2019) edo Mandibules (2020) filmen zuzendaria delako; hori ere bai da, jakina. Eta ez bakarrik musikan Mr. Oizo izenez ezagun delako; nola ez ba. Eta ez bakarrik bere aita garajista zelako (wowww!!!). Ezta filmatzaile gisa hasi zelako ere Michel Gondryren ondoan –Be Kind Rewind (2008) egilea ez ezik Clooney-Nespressoren iragarkiena ere–, hargatik baizik. Maite dugu. Bera eta bere pelikuletako jendilaje zoriontsu guztia. Tabac Force izena hartu duten sasielenita setenteroen banda hau barne, eta guri ezpainetatik zigarrotxoa kentzeaz gain, planeta salbatu beharra izango da superbilau baten atzaparretatik. Quentin maite dugu, bai.

Araña Araña