The Lair + Mondo cannibale

+ L'isola dei resuscitati morti

Itzuli

Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2022(e)ko Urriak 31 / 23:30 / 200' 7,50 € Sarreren salmenta

Hizkuntza: Ingelesa & Italiera

Azpitituluak: Gaztelania

Agortuta

L'isola dei resuscitati morti (2022). Domenico Montixi. Italia-Austria. 20 min

70eko hamarkada. Mertzenario zakar talde bat, doktore zirikatzaile eta anbiguo bat, kazetari menderaezin bat eta neska temati bat buru dituztela, uharte tropikal batera doaz desagertutako zientzialari ospetsu baten bila. Hala eta guztiz ere, zorigaiztoko horiek ez dakite zerbait izugarria eta naturaz gaindikoa gertatzen ari dela uhartean... Gai izango al dira gure heroiak irakaslea aurkitzeko?

+

The Lair (2022). Erresuma Batua. 90 min

  • Zuzendaritza: Neil Marshall.
  • Ekoizpena: Daniel-Konrad Cooper / Rather Good Films.
  • Ekoizpen eragilea: Neil Marshall, Charlotte Kirk, Samantha Alwinton, Reinhard Besser, Joe Simpson, Phil Rymer, Simon Williams.
  • Gidoia: Neil Marshall.
  • Argazkia: Luke Bryant.
  • Musika: Christopher Drake.
  • Muntaketa: Jeremy Zimmermann.
  • Aktoreak: Charlotte Kirk, Jonathan Howard, Jamie Bamber, Hadi Khanjanpour, Tanji Kibong, Leon Ockenden, Mark Strepan, Cesare Taurasi.

Ehiza-hegazkineko pilotua eraitsi dute. RAFeko ehiza-hegazkinekoa (horrek estiloa markatzen du: hau film britainiar bat da). Bunker batean babesten da. Afganistanen gaude. Han ezer ez da dirudiena, beti okerrago baizik. Bunkerra laborategi bat da (zen?). Sekretua, jakina. Errusiarrena (zinemak behar zituen gaiztoak dira berriro). Arma biologikoen laborategi bat. Gas laranja, mostaza gasa, napalm? Inola ere ez; jolasean hasiak dira (ziren) azido nukleikoarekin; honek jarraibide genetikoak jasotzen ditu, eta hain zuzen ere horiek erabili izan dira organismo bizidun guztien (estralurtarrenak barne!) garapenean eta funtzionamenduan. Dog Soldiers (2002), The Descent (2005) eta “Game of Thrones”-en (2011-2019) atal batzuetako gure laguna da zuzendaria. Muturreko ekintza. Gore mugarik gabea.

+

Mondo cannibale (1980). Espainia-Italia. 90 min

  • Zuzendaritza: Jess Franco, Franco Prosperi.
  • Ekoizpena: Daniel Lesoeur.
  • Gidoia: Jesús Franco, Jean Rollin.
  • Argazkia: Luis Colombo.
  • Musika: Roberto Pregadio.
  • Muntaketa: Roland Grillon.
  • Aktoreak: Al Cliver, Sabrina Siani, Jérôme Foulon, Lina Romay, Shirley Knight, Antonio Mayans, Anouchka.

Duela hamar urte, Taylor doktoreak tribu kanibal baten eskuetan galdu zuen bere familia oihanean. Bere emaztea hil eta irentsi egin zuten, eta eraman egin zuten bere alaba nerabea. Orain Taylorrek haren bila bueltatzea erabaki du, baina berarekin topo egiten duenean bertako erregina bihurtu dela ohartzen da. Mondoen eta kanibalen garai batean, Jesús Francok, Franco Prosperi eta Jean Rollinekin elkarlanean, exploit hau zuzendu du, Cannibals, White Cannibal Queen, La Déesse cannibale eta baita Mondo cannibale 3 izenez ere ezaguna.

Araña Araña