Hizkuntza: Ingelesa
Azpitituluak: Gaztelania
Batman (1989). AEB
Gotham hiri ilun eta arriskutsuak bertako polizia ustelen babesa besterik ez du.Harvey Dent barrutiko fiskalak eta Jim Gordon komisarioak ahalegin guztiak egin arren, hirian gero eta nabarmenagoa da segurtasun-gabezia. Batman agertzen den arte. Vicky Vale kazetari ospetsua saguzar-gizonaren atzean ezkutatzen den sekretua aurkitzen saiatuko da.
+
A Nightmare on Elm Street (1984). AEB
Estatu Batuetako herri txiki bateko gazte batzuk amesgaiztoak izaten hasi dira, non jazartzen ari zaien suak desitxuratutako gizon bat. Hatz-puntetan xafla zorrotzak dituen eskularru bat erabiltzen du hark, eta lo daudela hiltzen dira gazte horietako batzuk. Beldurrezko zinema garaikideko sagarik gailenetako baten hasiera, eta bere pertsonaiarik enblematikoenetako baten jaiotza: Freddy Krueger.