Erakusketak

Fuego Fatuo
Ulertezinaren bestiarioa

fuego fatuo2Álvaro Herranzek (Bartzelona, 1988) beti izan du mitoekiko eta kondairekiko erakarpen handia eta, zehazki, mitoetan agertzen diren kreaturekiko. Fuego Fatuo Art izenpean, urteak daramatza izaki horiek gorpuzten, Madrilgo bere estudio txikian artikulatutako eskultura eta panpina itxura emanda.

Bere eskulturen eta haien argazkien bidez, Álvarok dimentsio errealista eta sinesgarria ematen die bere izakiei, sense of wonder edo zentzu zoragarri bat aditzera emanda, zeinaren bidez ikusleak, une batez, errealitatearen eta fikzioaren arteko lerro mehea gaindi dezakeen, fantasia benetakoa dela sinetsi eta horretan jolasean aritzeko.

Fuego Fatuo: Ulertezinaren bestiarioa erakusketak eskultura eta argazki sorta bat aurkezten digu, hainbat lekutako mitologietakoak, euskal mendietatik hasi eta Japoniako itsasoetaraino.

Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoa
San Jeronimo kalea

urriak 28 – azaroak 13
astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00
asteburuak, jaiegunak eta urriak 31: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

Luis Gasca
Komikia eta zinema

gascaKomisarioak: Asier Mensuro / Álvaro Pons

KOLDO MITXELENA Kulturunearen proiektu bat da, Donostia Kulturarekin eta Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, Luis Gascaren ibilbide profesionala eta bizi ibilbidea hil ondoren omentzeko.

Obra grafikoa eta argazkiak biltzen dituen erakusketa bat, zinemaren eta komikiaren munduko hainbat figura garrantzitsurekin elkarrizketak jasotzen dituen agenda hedatu bat, eta proiektuari buruzko informazioa eta bitxikeriak ikus-entzunezko formatuan erakusten duen espazio digital bat.

Erakusketak bi zati ditu: obra grafikoari eta komikiari eskainitakoa, 270 pieza inguru dituena (originalak eta erreprodukzioak), eta zinemari lotutakoa, argazkilari desberdinek egindako artista garrantzitsuen une paregabeen 100 argazki ingurunekin. Argazkilari horiek Luis Gascaren alabetako baten bilduma pribatukoak dira, nahiz komisario baten bilduma partikularrekoak ere, erakusketarako laga dituztenak. Bilduma osoak komikiaren askotariko adierazpenak eta zinemarekin, literaturarekin eta, oro har, sorkuntzarekin zuen lotura biltzen ditu. Komikiak, aldizkariak, fanzineak, lan grafiko originala eta komikiari buruzko azterlanak biltzen ditu. Hau da, bederatzigarren artearen iragana eta oraina ezagutzeko aukera ematen duen eskaintza zabala.

Agenda hedatua KOLDO MITXELENA Kulturunearen Areto Nagusian egingo da, komikiaren eta sorkuntza grafikoaren arloko adituekin elkarrizketa formatuko lau topaketa eginez. Topaketa horiek Borja Crespok koordinatu ditu:

irailak 28: Creatividad visual expandida (Laura Pérez + Darío Adanti)
urriak 5: Cómic en movimiento, cine sobre papel (Fermín Solís + Paul Urkijo)
urriak 17: Cómic, animación y cine (Óscar Aibar + Chema García)
urriak 27: Monstruos en el cine y el cómic (Stéphane Levallois + María Herreros)
azaroak 7: Euskal komikigintza: Kultura, sorkuntza, manga eta zientzia

Erakusketari eta agenda hedatuaren informazio guztia, bai eta argazki lanen eranskin bat ere, zeina online bakarrik eskuratu ahal izango baita, honako url honetan egongo da eskuragarri kmk.gipuzkoa.eus/luisgasca

Okendo K. E.
Nafarra etorbidea 7
irailak 8 – azaroak 8
astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00
urriak 30 eta azaroak 1: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00

Antolatzaileak

kmktxurigeo_kultura-negdk17_logo_vertical_b_blanco

Laguntzailea

oficialfestival de san sebastin-neg

Arantza Sestayo
Euskadi Fantastikoa 18

sestayoKomisarioa: Jorge Madejón

Ongi etorri erakusketa honetara. Bertan, Arantza Sestayoren fantasia errealistako ilustrazioen unibertso bikaina bisitatuko dugu. Pintura prerrafaelistaren eta Art Nouveauren eraginak jaso dituen artista honen erakusketan zehar haurrentzako klasikoetan oinarritutako fantasiazko ilustrazioetatik –Edurnezuri edo Alizia bezalako pertsonaia ezagunekin– hasi eta A Song of Ice and Fire 2022ko egutegi ofizialerako ilustrazio zoragarrietaraino –Daenerys, Sansa edo Jon Snow pertsonaia karismadunekin– gozatu ahal izango dugu. Bidaian zehar bere unibertso gotikoa ere bisitatuko dugu, bere pertsonaia erromantiko, malenkoniatsu eta sentsualekin.

Arantza Sestayo Donostian jaio zen 1964an. Autodidakta, erretratuaren, zeramika-diseinuaren eta animazio-estudioetako fondoen ekoizpenaren bidetik hasi zuen garatzen bere ibilbide profesionala. Bere obraren erakusgarrietako batzuk hauek dira: Besos malditos, Vampiros edo Reinas de la ilustración española del siglo XXI (Norma Editorial), Rooie Oortjes Belgikan, LeewiART Txinan eta A Song of Ice and Fire (Harper Collins) 2022ko egutegia.

Hainbat sariren artean, Irudimenezko Errealismoan lehenengo saria eman zioten Seven Hearts obragatik, Art Renewal Center 2020an.

Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder
urriak 28 – azaroak 19
astelehenetik ostiralera: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00

logo irun2cba-marca-04

Odol tinta
Banpiroari omenaldia

dracula_ane pikazaKomisarioak: Josune Urrutia / Borja Crespo

Zineman protagonista izan den literatura pertsonaia izan da Drakula eta bere inguruan sortutako unibertsoa, bertsioak, pertsonaiak, iruditeria... Odol-xurgatzaile pertsonaia mitikoa, bere erotismo eta misteriozko aureola, oso presente egongo da Beldurrezko Astearen eta FANT Bilbaoren eskutik datorren erakusketa honetan.

Horretarako, komikiari, ilustrazioari eta diseinuari lotutako 24 emakume artistek, bai ezagunak eta bai talentu berriek ere, fantasiazko generoaren funtsezko ikono horretan inspiratutako irudiak egin dituzte, Bram Stoker-en betiereko Drakulaizenekoari begira. Higinia Garay, Quan Zhou, Raquel Alzate, Laura Pérez, Josune Urrutia, Ane Pikaza, Irene Márquez eta Conxita Herreroren lanez gain, Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galván, Susanna Martín, Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Pérez, Miriam Persand, Ana Oncina, Ana Belén Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uveren arte banpiriko berriaz gozatu ahalko da.

Erakusketaren harira, azaroaren 17an Borja Crespo eta Josune Urrutia komisarioek dinamizatutako bisita gidatua, kontzertua eta solasaldia izango dira:

18:00 Bisita gidatua
19:00 Kontzertua: Ghost Numbers (Musikagelaren eskutik)
19:30 Solasaldia

Intxaurrondo K. E.
Felix Gabilondo enparantza 1
azaroak 2-30
astelehenetik ostiralera: 16:00 – 20:30

fant-negliteraktum4

Zinema itsasoak

alerta rojaEspainian, batez ere 70eko urteen inguruan, auzoetako aretoetan estreinaldi komertziala izan zuten filmen jatorrizko kartelen antologia. Itsas abenturazko zintak, bikingoekin, piratekin eta marrazoekin, ia iraungita dagoen promozio-arte batera eramango gaituztenak bidaian.

Euskal Itsas Museoa
Kaiko pasealekua 24
urriak 25 – urtarrilak 8
asteartetik larunbatera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00
igandeak eta jaiegunak: 11:00 – 14:00 / 16:00 – 19:00

eim_logo_negro 2-neg

Tito Saavedra

titoTito Saavedraren bizitza eta ibilbide profesionalaren omenez, TOPICek bere lan adierazgarrienetako batzuez osatutako erakusketa bat proposatzen du. Hasierako edizioetatik Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko ohiko kolaboratzaile, bere pieza bikainekin Tito arduratzen zen Donostiako Antzoki Zaharreko fatxadaren diseinuaz.

Bere lagun on eta Loiola KEko zuzendari Jon Urbietaren eta haren familiaren parte-hartzeari esker jaso zuen TOPICek dohaintzan bilduma zoragarri hau, eta harro partekatuko du haren ondarea ezagutzeko interesa duten bisitariekin.

TOPIC (Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa)
Euskal Herria plaza, Tolosa
urriak 28 – azaroak 13
asteartetik ostiralera: 10:00 – 13:00 / 16:00 – 19:00
asteburuak eta jaiegunak: 10:00 – 14:00 / 15:30 – 19:30

topic con web neg

Araña Araña