Argitalpenak

El banquete infame
Antonio José Navarro
(Editorial Hermenaute)

el banquete infame

Kanibalaren figurak, kanibalismoak, zinemagintzan eragindako obsesioa zinema bera bezain zaharra da. Edward Salinsburyren Gow the Head Hunter (1928) eta Luca Guadagninoren Bones and All (2022) filmetatik hasita, dozenaka filmek egin dute gai honen inguruko hausnarketa bat, ikuspegi dokumental, sentsazionalista, melodramatiko edo beldurgarrietatik, eta horrela arakatu dute gure barne-deabrurik ikaragarrienetako batean, gizabanako eta gizarte garen aldetik. Hau guztiari eta askoz gehiagori buruzko saiakera.

2000maniacos

2000maniacos_especial canibal

Oihanean nahiz hirian… kanibalak irentsi egingo zaitu!

Beraz, egin korrika, ahal duzun guztia, eta ekin ihesari zure 2000maniacos hortz artean duzula. Donostiako Beldurrezko Asterako soilik eta basakeriaz argitaratu den monografiko berezia. Letaginak zorroztuta eta atzaparrak zikinduta odol, bizio, errai, trash eta popaz. 100 orri basati, gozatzeko, oihu egiteko eta irrintzi egiteko. Zinema, zikinkeria, sukarra eta frenesia.

Ongi etorri banketera!

Araña Araña