Fanzineen Gerra

fanzinesFanzineen Gerra legendarioaren zazpigarren edizioa. Bertan, hainbat argitalpenek zenbaki bereziak ateratzen dituzte Beldurrezko Asteari eskainiak eta lehian aritzen dira Antzoki Zaharreko publikoaren babesa lortzeko. Medialab Tabakalerako Autoedizio txokoarekin eta FNACekin elkarlanean.

Errezeta-liburu kanibala
Artista: Iñaki Martiarena, "Mattin"

Amonaren haragi gisatu goxoa, bizilagunaren belarri erreak edo hain famatua den sukaldariaren gibela tipuletan ondua... Hori dena, baina LITERALKI. Urtero bezala, eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean, fanzine lantegi izugarria egingo dugu Medialaben, aurtengoan gainera Mattin marrazkilari handiaren eskutik! Gure errezeta-liburu kanibal kolektiboaren parte izan nahi baduzu (oraingoan literalki ez) eman ezazu izena eta etor zaitez gurekin egun bikaina partekatzera.

Medialab Tabakalera (Autoedizio txokoa)
urriak 15 / 10:30 - 17:30

Araña Araña