Danborrada Zonbi, Behobia Z eta Hilerri Kirolen sortzaileen eskutik, Boulervadeko Kiosko eta inguruetara oso Azoka berezia etorriko da. Santo Tomas egunean oinarrituko dena, baina txerriaren ordez, giza-gorpuzkiak izango dituena. Eta egurrezko artisautzaren ordez, Ed Gein estiloko dekorazioak eskainiko dituena.
Gainera, gure Azokanibal paganoa eta politeista da. Mari jainkosaren eta gainerako jainko mitologiko euskaldunen omenezko ospakizuna baita. Eta horregatik, azoka amaitzen denean eta gaua irteten denean, The Wicker Man-ek inspiratutako errituala eskainiko du ere.
Beraz, etor zaitez baserritarrez jantzita,... baina ukitu odoltsuarekin noski!
urriak 29
Feria: 17:00-19:30
• Eko-nibal postuak
Grupo Hal-ekin elkarlanean, haurrentzako eskulan eta sormenezko tailerrak. Giza haragia maite duten munstro eta izaki beldurgarriak sor itzazu!
• Hortz-ikara postuak
CIFP Monte Albertia LHII-ren eskutik, makillaje-tailer eta erakustaldia, haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat. Ahoa handitu eta hortzak zorroztu itzazu!
Errituala: 19:00-20:30
• Akerrak okerrak
A&B Shows-en eskutik, kalejira pagano-kanibala Alde Zaharrean zehar. Mariren akolitoak menditik jaitsi dira haiekin bat egin dezazun!
• Mariren oihartzuna
Amaia Ruiz de Galarreta aktorea eta Jon K. Sánchez idazlearen eskutik, mikro-antzerki anti-mesianikoa. Entzun ezazu Mariren mezua.
+
urriak 28 / 17:00-20:00
Super Amara Benta Berri
Makillaje tailerra
Irrikaz bazaude Astearen inaugurazioa dela eta, eta zerbait beldurgarria behar baduzu, zatoz Antiguoko Super Amarara. Makillaje tailer ikaragarria familia osoarentzat.
+
urriak 30 / 12:00
Victoria Eugenia Antzokiaren aurrean
Bidaia kanibal-gastronomikoa Txu-Txu trenean
Dosekilibradosaren (Pijamaman aka Jon Ruiz & Deibiz Eraso) eskutik hirian zehar ibiliko gara pintxo eta plater goxoenak jaio ziren leku magikoak ezagutuz, hatz-gilda edo burmuin-entsalada esate baterako.