Beldurrezko rol jokoak euskaraz
Ausar zaitez beste jokalari batzuekin batera beldurrezko istorioen rol jokoetan aritzen!
Rol jokoak istorioak elkarlanean sortzeko mahai jokoak dira. Jokalariek pertsonaia batzuen papera hartuko dute eta beldurrezko abentura bat osatuko dute gidariaren laguntzarekin. Jokatzeko behar den gauza bakarra mahai baten inguruan esertzea eta papera, arkatza eta dado batzuk eskura izatea da!
Partidak 2-4 ordu ingurukoak izan ohi dira, 3-5 jokalarientzat.
urriak 20-21: Egia K. E.urriak 22-23: Ebla Liburudenda