Luis Gascaren omenez erakusketa 2022ko Beldurrezo Astean

Luis Gasca

2022.06.03

KOLDO MITXELENA Kulturuneak (KMK) eta Donostia Kulturak / Beldurrezko Asteak, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, LUIS GASCA: Komikiak eta zinema erakusketa antolatu dute, irailaren 8tik azaroaren 8ra zabalik Okendo Kultur Etxean.

Luis Gasca (Donostia, 1933-2021) Espainiako komikiaren eta zinemaren funtsezko figura da, editorea, historialaria, gidoigilea eta bildumazalea, Donostia Zinemaldiaren zuzendaria (beti izango dugu gogoan 1977ko Zinemaldian Star Warsek izan zuen Europako estreinaldiaren arduradun izan zelako), irudizale porrokatua, eta bere bizialdi ia osoan tebeoaren munduan jarduna.

Erakusketak, Asier Mensuro eta Álvaro Pons komisario dituenak, omenaldi bat egin nahi dio Gascak bere lanbidean eta bizitzan egin zuen ibilbideari; hark utzitako ondarearen zati handi bat KOLDO MITXELENA Kulturunean (KMK) dago.

Araña Araña